Eduki publikatzailea

CCASA zer egiten dugu?

Zer egiten dugu

Arabako Kalkulu Guneko zerbitzuak diseinatu dira eskaintza egokitzeko haren bezeroen egungo eta etorkizuneko beharretara. Horiek horrela, eskaintza hori informazio teknologiaren etengabeko bilakaerarekin bat etorriz egin da zerbitzuen katalogoa.

INFORMAZIO ETA AZPIEGITURA SISTEMAK EZARTZEA

Kudeaketa jarduerari eta herritarrei administrazio publikoarekiko harremanetan euskarria ematen dieten informazio zerbitzu berriak edo azpiegitura berriak barnean hartzea bideratu. Gainera, lehendik dauden azpiegitura edo informazio zerbitzuei buruzko eboluzioak egiteko modua ematen du.

Ezartzen diren informazio zerbitzuak lehendik dauden merkataritza soluzioak nahiz korporazioko kudeaketa unitateen beharrizanen arabera garatutako aplikazioak izan daitezke, eskuragarri dauden beste informazio zerbitzu batzuekin edo hirugarren atalekin integratzea erraztuz, eta kalitatea eta funtzionalitatea bermatuz.

Prestazioak:

  • Hautemandako beharrizanei erantzuteko IS eta/edo teknologia azpiegituren baliabideen proposamenak.
  • ISaren eta/edo teknologia azpiegituren diseinu, eraikuntza eta abiaraztea, haiek eta lehendik diren IS eta azpiegiturak integratzeko modua emanez.
  • ISak erabiltzeko prestakuntza eta hasierako laguntza ematea erabiltzaileei.

AHOLKULARITZA

Korporazioarentzat eskuragarri dagoen soluzio multzoaren barruan soluzio komertzial eta azpiegitura teknologikoei buruzko azterlanak egitea, erabilgarritasuna, eragina eta abar definitzeko.
Azterlanak honako hauei buruzkoak dira:

  • Berrikuntza eta estrategia teknologikoa.
  • ISko soluzio komertzialak eta azpiegitura teknologikoak.
  • Informazioaren segurtasuna
  • Informazio sistemen planak.

Prestazioak:

  • Txostenak egitea, definituz, besteak beste, egungo egoera, zer beharrizan dauden, analizatutako aukeren abantaila eta desabantailak, legetik desbideratzeak, aplikazioak ekar ditzakeen ondorioak, ekintza planak eta balorazio ekonomikoak.

INFORMAZIO SISTEMAK MANTENTZEA

ISak egokitzea, haiek erabiltzean nabaritutako anomaliengatik. Zerbitzuaren irismena zerbitzuan sartutako ISetan itundutakora mugatzen da.

Prestazioak:

  • ISak egokitzea.

AZPIEGITURA KUDEATZEA

Azpiegitura teknologikoa (zentralizatua nahiz lanpostukoa) behar bezala konfiguratuta, eguneratuta eta errendimendu egokiarekin eskuragarri izatea, haren gainean lan egiten duten ISak eraginkor egon daitezen erabakitako ordu tarteetan. Hirugarrenen IS edo azpiegiturak, korporazioaren soluzio teknologikoen euskarri direnak, ostatatzea.
Albergar S.I o infraestructuras de terceras partes que soporten soluciones tecnológicas de la corporación.

Prestazioak:

  • Azpiegitura teknologiko operatibo eta eguneratua.
  • Azpiegitura teknologikoen egoera eta errendimendua zaintzea.
  • Azpiegitura segurua, eta ezarritako jarraibideen arabera konfiguratua.
  • Segurtasun kopiak egitea eta informazioa berreskuratu eta berrezartzea.
  • Korporazioaren datuak prozesatzeko zentroan hirugarren batzuek ezarritako IS edo azpiegiturak.
  • Biltegia kudeatzea.
  • Hirugarren batzuen hardware eta software aktiboen inbentarioa.

ERABILTZAILEEN ARRETA

Proporcionar a las personas usuarias el equipamiento tecnológico y configuración del mismo para que los S.I. de su área de negocio estén operativos y acordes a las políticas/normas de la corporación.
Resolver las consultas, incidencias y peticiones de nuevas necesidades que las personas usuarias pudieran tener en el uso de los S.I..

Prestazioak: 

  • Ekipamendu teknologikoaz eta softwareaz hornitzea eta saldu osteko zerbitzuak kudeatzea.
  • Lanpostuko ekipamendu operatiboa eta eguneratua.
  • Lanpostuko ekipamenduarekin zerikusia duten kontsulta, gorabehera eta eskaerei (ordenagailua, IS, inprimagailuak, eta abar) erantzun eta konponbidea ematea.