CAB Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Pribatutasun-politika

Datuen tratamenduaren arduraduna


 

  • Arduraduna: Arabako Kalkulu Gunea AB IFZ: A-01052539 (hemendik aurrera, AKGAB) 
  • Posta helbidea: Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz 
  • Telefonoa: 945 181818 
  • Posta elektronikoa: dbo-dpd_ccasa@araba.eus 

 

 

Interesdunen eskubideak 


 

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamenduak, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoak eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duenak (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra”) xedatzen duenaren arabera, datu pertsonalen titularrek eskubide hauek dauzkate: 

  • Eskuratzeko eskubidea; horren bidez interesdunak tratamenduaren arduradunarekin hitz egin dezake jakiteko bere datu pertsonalak tratatzen ari diren, bai eta tratamenduaren inguruko informazioa eskuratzeko ere (helburua, noiz arte gordeko diren datuak, etab.). 
  • Zuzentzeko eskubidea; horren bidez interesdunak tratamenduaren arduradunari eskatu diezaioke oker dauden datu pertsonalak zuzentzeko. Eskubide hori erabiltzeko, interesdunak eskaeran zehaztu behar du bere ustez zer datu dagoen oker eta zer aldatu behar duen AKGABk; gainera, nahitaezkoa denean,datuak oker daudela edo datuak falta direla frogatzen duten agiriak aurkeztu behar ditu. 
  • Ezabatzeko eskubidea (ahazteko eskubidea); horren bidez interesdunak tratamenduaren arduradunari eskatu diezaioke ezabatzeko bere datu pertsonalak. Eskubide hori ezin da erabili datuen tratamendua beharrezkoa denean Europar Batasunaren zuzenbidean edo Batasuneko estatuetako baten zuzenbidean ezarritako legezko betebehar bat betetzeko. 
  • Aurka egiteko eskubidea; honen bidez interesdunak eragotzi egin dezake bere datu pertsonalak helburu jakin batzuetarako erabiltzea. 
  • Mugatzeko eskubidea; honetaz baliatuz interesdunak eskatu dezake aldi batez murrizteko bere datu pertsonalen erabilera, inguruabar jakin batzuetan. 
  • Datuen eramangarritasunerako eskubidea; honi esker interesdunak arduradunari emandako datu pertsonalak jaso ditzake eta beste arduradun bati eman diezazkioke. 
  • Banakako erabaki automatizatuak ez aplikatzeko eskubidea.

 

 

Nola erabili eskubideak 


1.  Eskaera aurkeztu: Eskubide horiek erabili nahi dituenak eskaera bidali behar du postaz edo modu elektronikoan: 

  • Postaz: Arabako Kalkulu Gunea AB 
    Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz 
  • Helbide elektronikoa: dbo-dpd_ccasa@araba.eus 

2.  Izapidetzea eta ebazpena: AKGABk hilabeteko epealdia edukiko du eskaerari erantzuteko. Eskaera konplexua bada edo eskaera asko pilatzen badira, epealdia bi hilabete gehiago luzatu ahal izango da. Hala gertatzen denean, epealdia luzatzeko arrazoia azaldu beharko zaio eskatzaileari. 

3. Aurkaratu edo ebazpena epez kanpo: Tratamenduaren arduradunak ez badu erantzuten hilabetean edo eskatutakoa ukatzen badu, interesdunak erreklamazioa aurkeztu ahal izango dio Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari.

 

 

Tratamendu Jardueren Erregistroa (TJE)


 

DBEOren 30. artikuluak, "Tratamendu jardueren erregistroa" izenekoak, ezartzen du tratamenduaren arduradun bakoitzak eta, hala badagokio, tratamenduaren arduradun bakoitzak bere erantzukizunpean egindako tratamendu jardueren erregistro bat izango duela.

 

Jarraian, AKSAren jarduera garatzean erakundetik kanpoko pertsonengandik jasotzen diren datu pertsonalen tratamenduak argitaratzen dira, 2016/679 (EB) Erregelamenduaren (DBEO) 30. artikulua eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoaren (DBLO) 31. eta 77. artikuluak betetzeko.
 

Tratamendu jardueren erregistroa (PDF)

 

Cookien politika

Cookien politika

cookies

Zer dira cookie-ak?


Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batera sartzen zarenean.

Ez dira birus gaiztoak, baizik eta Interneten era askotako zerbitzuak emateko funtsezko papera betetzen duten tresnak. Webean zein hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogoratzeko, webgunearen funtzionaltasuna optimizatuko duten estatistikak jasotzeko edo zure sare sozialetan gure edukiak partekatzeko balio dute, besteak beste.

 

 

Nolako cookie-ak erabiltzen ditu web orri honek?


  • Cookie teknikoak. Guk geuk sortu eta kudeatutakoak dira, aukera ematen dutenak gure web orrian nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko.
  • Analisi cookie-ak. Guk geuk edo hirugarrenek tratatutakoak, aukera ematen digutenak web orriko erabiltzaile kopurua kuantifikatzeko eta web orriaren erabilpenaren estatistikak neurtu eta aztertzeko.
  • Inolaz ere ez dugu eskuratzen erabiltzaileen datu pertsonalik eta bermatuta dago webean nabigatzen duen ororen pribatutasuna.

 

 

Nola desaktibatu gure cookie-ak (edo beste edonorenak)


Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezakezu zure ekipoan instalatuta daudenak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko.

  • Nola konfiguratu cookie-ak Internet Explorernabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Google Chrome nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Firefox nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Safari nabigatzailean.