Lege oharra - ccasa
CAB aviso legal eu
Lege oharra
Aviso legal
IGZMELren 10. artikuluan ezarritako informazio betebeharra betez, jakinarazten da web orri honen titulartasuna honako hau dela:
- Sozietatearen izena: Arabako Kalkulugunea SA (hemendik aurrera, AKSA)
- IFK/IFZ A01052539
- Egoitza soziala: Probintzia plaza z.g., 01001 Vitoria-Gasteiz
- Posta elektronikoa: ccasaweb@araba.eus
- Telefonoa: 945 181818
- Erregistroko datuak: ARABAKO MEn inskribatua: Sozietateen Liburua: 294 Liburukia: 387. Atala: 3. Folioa: 11 . Orria: 3379. Inskripzioa: 1. IFK: A-01052539
Lege ohar honek www.ccasa.eus webgunearen sarbidea, nabigazioa eta erabilera arautzen ditu, bai eta haren edukiak erabiltzetik eratorritako erantzukizunak ere.
Webgunean sartzea eta bertan jasotako informazioa erabiltzea sartzen denaren erantzukizuna baino ez da. AKSAk ez du erantzungo sarbide edo erabilera horretatik erator daitekeen inolako ondorio, kalte edo galerengatik, salbu eta legeak berariaz ezartzen duenean erantzukizun bat bere eskumenak egikaritzean.
Hirugarren batzuek eskaintzen dituzten zerbitzuak edo prestazioak eskuratzea ahalbidetzen duten estekak edo hiperestekak ez dira AKSAren erantzukizuna, baldin eta zerbitzu edo prestazio horiek ez badira bere titulartasunekoak eta ez badaude bere kontrolpean. Ondorioz, AKSAk ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain kanpoko gune horietan jasotako informazioari dagokionez, ezta informazio hori erabiltzeak izan ditzakeen ondorioei dagokienez ere.
AKSAk ere ez du bere gain hartzen hirugarrenek webgune honetan agertzen diren marka, izen komertzial edo izendapenen erabilera bidegabea. Era berean, ez du bermatzen kanpoko esteken bidez eskura daitezkeen edukien osotasuna, egiazkotasuna edo zilegitasuna.
Era berean, AKSA ez da izango webgune honetako eduki, informazio edo programen erabilerak eragin ditzakeen kalte edo galeren erantzule, edozein dela ere kalte-galera horien izaera.
Nolanahi ere, webgune honetara sartzen denak bere gain hartzen du webgunea modu egokian eta kontzientean erabiltzeko erantzukizuna eta konpromisoa, une oro haren erabilera egokia bermatuz, eta bera izango da webguneko zerbitzuak, edukiak, estekak eta hiperestekak erabiltzearen arduradun bakarra.
AKSAk beretzat gordetzen du webgunearen edukiak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu beharrik gabe aldatzeko, eguneratzeko edo ezabatzeko eskubidea, bai eta haren konfigurazioa, egitura edo aurkezpena aldatzeko, eguneratzeko edo ezabatzeko eskubidea ere.
www.ccasa.eus webgunearen eta hura osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak AKSAren titulartasunekoak dira. Debekatuta dago eduki hori erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea edo eraldatzea, titularraren berariazko baimenik gabe. Webgune honetan sartzeak ez dakar, inola ere, jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak lagatzea. Web honetan jasotako informazioa baimenik gabe erabiltzen bada, eta AKSAren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideetan kalteak eta galerak eragiten badira, legez dagozkion akzioak baliatuko dira, eta, hala badagokio, baita jarduera horretatik eratortzen diren erantzukizunak ere.
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza Pribatutasun Politikan dago.
