001 ccasa quienes somos EUS
Eduki publikatzailea

Nor gara
AKGren helburua da Arabako Foru Aldundiaren informazio sistemen ikuspegi estrategikoa lortzea bermatzen duten zerbitzuak ematea informazio eta komunikazio teknologien inguruan.
Izan ere, helburu hori betetzeko asmoz, Arabako Foru Aldundirako, Arabako Biltzar Nagusietarako eta horien menpeko erakundeetarako informatika jarduerak gauzatzen ditu. Jarduera hori, gainera, Arabako udal eta bestelako erakunde publiko batzuetara ere badago bideratuta.
SOZIETATEKO PARTAIDETZA
AKGk, Bizkaiko Foru Aldundiko (LANTIK), Gipuzkoako Foru Aldundiko (IZFE) eta Eusko Jaurlaritzako (EJIE) informatika alorreko sozietateekin batera, 2002. urtean IZENPE, S.A. izeneko sozietatea eratu zuen. Erakunde honek ziurtagiriak eta sinadura elektronikoak ematen ditu EAEko sektore publikoan.